ARRAUNA
Eguraldi eta itsaso txarrak
erabat baldintzatu zuen atzo Kontxako Banderako sailkapen estropada.
Ezustekoetarako aproposa izaten den testuinguru horretan Hondarribiak ez zuen
huts egin, eta hirugarren postuan gelditu zen Kaikuren eta Urdaibairen atzetik.
Chapelako treineru galiziarra izan zen eguneko ustekaberik handiena, seigarren
postua lortu eta San Miguel Ligako taldeak kanpoan uztea lortu zuen eta. Igandean
izango da Kontxako Banderako lehenengo jardunaldia eta bertan izango da
Hondarribia Arraun Elkartea. Lehenengo txandan egingo dute arraun Ama
Guadalupekoako mutilek, Kaiku fabotiro handiaren, Chapela ezustekoaren eta
Astilleroren ondoan. Orain arte ikusitakoaren arabera, sestaotarrak dira
indartsuenak, baina hondarribiarrek ere denboraldia modurik onenean borobildu
nahiko dute. Eta eman duten mailarik onena berdintzea lortzen badute, ez dira
oso urrun izango.
Ama Guadalupekoa, olatuen kontra borrokan.