IGERIKETA
Bederatzigarren edizioa izan du
asteburu honetan Bidasoa XXIek antolatzen duen Txingudiko Itsas Zeharkaldiak. Eguraldi
ezin hobea izan zuten 315 parte-hartzaileek.
Hondarribiko Butron pasealekutik irten ziren eta 2.600 metroko ibilbidea
osatu behar izan zuten hondartzan amaitzeko. Iñaki Salaberriak irabazi zuen
gizonezkoetan, Alvaro Oyarbideren eta Jaime Caballeroren aurretik. Emakumezkoetan
Lara Bicandi izan zen azkarrena. Garazi Uribarri gelditu zen bigarren postuan
eta Ane Vega hirugarrenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario