Zarauzko Banderako porrotaren
ondoren, Hondarribiak ez du San Miguel Liga irabaziko, Kaikuren hondamendia
gertatzen ez bada behintzat. Baina helburu garrantzitsuak gelditzen dira
oraindik falta den hilabete honetan. Asteburuan Castron eta Portugaleten izango
dira estropadak eta datorren ostegunean, Kontxako Banderako sailkapena egongo
da jokoan. Zazpi traineru onenen artean egon beharko du Hondarribiak,
Donostiarra zuzenean sartzen baita. Denboraldian zehar ikusitakoaren arabera,
Ama Guadalupekoak ez luke sailkatzeko arazorik izan beharko, baina ez da lan
erraza izango. Kontxaren ondoren San Miguel Ligako beste bi Bandera egongo dira
jokoan, baina sailkapeneko lehenengo postutik urrun, Donostiakoa izango da Mikel
Orbañanosen mutilen helburu nagusi.
2005ean lortutako balentria errepikatu nahi du Hondarribiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario