ARRAUNA
Kaikuren nagusitasuna apurtu du
gaur Hondarribiak Castroko estropada eremuan. Inoiz irabazi gabeko Espainiako
Txapelketa eskuratu dute berdeek, atzetik aurrerako lan ikaragarriaren ondoren.
Ziztu bizian atera da Kaiku, eta lehenengo luzean bost segunduko aldea ere izan
du. Baina lehenengo ziabogarako Hondarribiak bi segundura murriztu du
sestaotarren abantaila eta ordutik aurrera Ama Guadalupekoak hartu du
estropadaren burua. Bere arraunketa garbi eta irmoarekin lau segundu atera
dizkio helmugan hondarribiarren ontziak Kaikukoari. Urdaibai izan da hirugarren
bederatzi segundura. Aurreko asteburuan Ama Guadalupekoaren inguruan zalantzak
sortu baziren, gaurko lanarekin denak baztertu dituzte Mikel Orbañanosen
mutilek. San Miguel ligan bigarren postuan jarraitzen dute eta hurrengo
larunbatean etxean jokatuko dute, Hondarribiko estropada eremuan.
Joseba Amunarriz, Espainiako Txapelketako bandera astintzen Hondarribian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario