ARRAUNA
35 graduko bero ikaragarriarekin
ospatuko da gaur Zarauzko Banderako lehenengo jardunaldia. Arratsaldeko seirak
eta laurdenetan emango zaio irteera lehenengo txandari, eta hirugarrenean,
ohorezkoan, Hondarribiko Ama Guadalupekoa ontzia izango da, Kaikurekin batera
Liga irabazteko lehia bizian. Bi puntuko aldea besterik ez dute sestaotarrek,
baina azkeneko estropada irabazi zuten Zumaian. Hondarribiak Espainiako
Txapelketa irabazi zuen duela bi aste eta etxeko estropada, Hondarribikoa, pasa
den larunbatean. Asteburu honetan, izen handia duen Bandera jokoan egoteaz
gain, San Miguel Ligako sailkapen nagusia ere Nerbioi edo Bidasoa aldera begira
jarri daiteke.
Mikel Orbañanos, Ama Guadalupekoaren buruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario