Jon Villanueva bizkaitarra Real
Unioneko atezain izango da. Barakaldon jaiotako 22 urteko jokalaria da eta Real
Valladolidek utzita dator Irunera. Athleticen harrobian hasi zen futbolean,
Bilbao Athleticera iritsi arte. Pasa den denboraldian Lezama utzi eta
Valladolid aldera irten zen. Real Unionek Xabier Otermin besterik ez zeukan
atea defendatzeko eta Villanuevarekin postu hori osatzen du. Iñigo Echepare
irundarrak beraz filialean jokatzen jarraituko du, aurredenboraldi ona egin
duen arren. Gaur arratsaldeko entrenamenduan bertan estreinatuko da Galen Barakaldoko atezaina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario