Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/13

Hondarribiko Bandera etxean gelditu da


Espainiako Txapelketan emandako kolpearen ondoren, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoan ere inor baino azkarrago aritu zen Ama Guadalupekoa. Milaka zaleren aurrean, “XV. Hondarribiko Bandera” irabazi zuten berdeek larunbatean, San Miguel Ligako sailkapen nagusian ere aurrera pauso handia emanez. Kaiku liderrarengandik puntu bakarrera gelditu zen Hondarribia. Izan ere, estropada eremu bidasoarrean bosgarren postuan gelditu ziren sestaotarrak, Hondarribiarengandik 21 segundura. Igandean ordea bizkaitarrak izan ziren lehenengoak, Zumaian. Orbañanosen mutilak bigarren postuan gelditu ziren eta taineru berdeen arteko aldea bi puntukoa da orain.
                       Traineruko mutilak eta Hondarribiko Bandera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario