Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/14

Maila handiko txirrindularitza izango da gaur Donostiako Klasikoan


TXIRRINDULARITZA
32. Donostia Klasikoa Behe Bidasoako esualdetik pasako da gaur. Lasterketako puntu garrantzitsuenetakoa Jaizkibel izango da eta bi aldiz igo beharko dute txirrindulariek. Hirurak aldera pasako dira lehenengo aldiz, eta laurak aldera bigarrenez. Ondoren Hondarribitik eta Irundik ere igaroko dira (Letxunborro Ibilbidea). Aurten gainera, Juanma Garate irundarra, eskualdeko ordezkaria, irteeran izango da. Rabobank taldeko txirrindularia Espainiako Vuelta prestatzen aritu da, baina ikusi behar nola moldatzen den Donostiakoa bezalako egun bakarreko lasterketa batean. Ondo ezagutzen duen ibilbidea eta zaleak alde izango ditu, baina oso maila handiko lehiakideak izango ditu parean. “Purito” Rodriguez, Luis León Sánchez, Alejandro Valverde, Sylvain Chavanel eta Alexander Vinokurov izango dira Klasikoa irabazteko faboritoetako batzuk.
                         Juanma Garate izango da eskualdeko ordezkaria Klasikoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario