Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/31

Hondarribiak Kontxako Banderarako sailkatzea lortu du


ARRAUNA
Eguraldi eta itsaso txarrak erabat baldintzatu zuen atzo Kontxako Banderako sailkapen estropada. Ezustekoetarako aproposa izaten den testuinguru horretan Hondarribiak ez zuen huts egin, eta hirugarren postuan gelditu zen Kaikuren eta Urdaibairen atzetik. Chapelako treineru galiziarra izan zen eguneko ustekaberik handiena, seigarren postua lortu eta San Miguel Ligako taldeak kanpoan uztea lortu zuen eta. Igandean izango da Kontxako Banderako lehenengo jardunaldia eta bertan izango da Hondarribia Arraun Elkartea. Lehenengo txandan egingo dute arraun Ama Guadalupekoako mutilek, Kaiku fabotiro handiaren, Chapela ezustekoaren eta Astilleroren ondoan. Orain arte ikusitakoaren arabera, sestaotarrak dira indartsuenak, baina hondarribiarrek ere denboraldia modurik onenean borobildu nahiko dute. Eta eman duten mailarik onena berdintzea lortzen badute, ez dira oso urrun izango.
                        Ama Guadalupekoa, olatuen kontra borrokan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario