Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/20

Lehenengo taldeko hamar jokalarirekin hasiko du Bidasoak aurredenboraldia


ESKUBALOIA
C.D. Bidasoak aurredenboraldiari hasiera emango  gaur Artalekun (19.30). Fernando Bolea entrenatzaile berriak gidatuko duen lehenengo entrenamendua izango da eta taldea, hasiera batean espero zitekeena baino txikiagoa. Badirudi Fernando Rinconek eta Paco Barthek ikasketak direla eta taldea utziko dutela. Cambronero anaiek jarraituko duten ere, ez dago batere argi. Ikerrek ez du Bidasoarekin akordioa lortu eta Artalekutik kanpo dago bere etorkizuna. Elur anaia gaztea ere ez dago ados klubak eskaini dionarekin. Bidasoarekin entrenatu eta Irungo Gaztiak taldearekin jokatzea hain zuzen ere. Azkenik, Marc Astydamas atezainak ere taldea utziko du, Pauen, Frantzian, jokatzeko. Hiru jokalari berri ere iritsi dira: Alberto Mouriño atezaina, Ander Ugarte pibota eta Joel Moreno kubatarra. Ander Martin, Javier Zamarreño eta Iñaki Cavero jubenilek ere, lehenengo taldearekin egingo dute lan, aurredenboraldian behintzat. Lagunarteko partidei dagokienez bi konfirmatu ditu klubak oraingoz. Abuztuaren 30ean Egiaren kontra jokatuko dute horiek etxetik kanpo eta irailaren 1ean Artalekun Billereren aurka.
                       Uda luzearen ondoren, hutsik egoteari utziko dio Artalekuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario