Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/11

Arraun asteburua Hondarribian


ARRAUNA
Hiru estropada izango dira asteburu honetan Hondarribian, Arraun Elkarteak antolatuta.  Atzetik aurrera hasita, bihar goizean “Arrantzaleen Kofradiako VI. Bandera” ospatuko da, ARC-1 ligako promozioko estropada (11.30). Hondarribia B izango da bertan, liga bigarren maila horretan jarraitzeko borrokan. Gaur bi estropada izango dira. Lehenengoa Gipuzkoako Emakumezkoen Ligako “VII. Txingudiko Bandera”. Eta ordu laurden beranduago asteburuko froga nagusia, “XXV. Hondarribiko Bandera-Mapfre Sari Nagusia”. Bertan izango da Ama Guadalupekoa, ohorezko txandan, 2006tik irabazi ez duen bandera lortzeko prest. Denboraldi honetan berdeek erakutsi duten maila kontuan izanda, ez dira urruti izango. Estropada eremua ondo ezagutzen dute, eta zaleen animoak gainean edukiko dituzte gainera. Egun handia izan daiteke gaur Hondarribiarentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario