Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/16

Berdinketa Real Unionen eta Real Sociedad Bren arteko partidan


FUTBOLA
Bina berdindu zuen atzo Real Unionek Zarautzen, Real Sociedad Bren kontra. Aurredenboraldiko azken aurreko partida izan zen Astiko zelaian jokatutakoa eta ohi baino aldaketa gutxiago egin zituen Imanol Idiakezek, ligaren hasierari begira. Deigarriena Mikel Alonso berdegunean ikustea izan zen. Tolosarrak Real Unionekin entrenatzen jarraitzen du baina bere etorkizunaren inguruko albisterik ez da iritsi oraindik. Atzo lehenengo partida jokatu zuen eta zelai erdiaren jabe izan zen, defentsan lagunduz, baloiak berreskuratuz eta pase luze ederrak emanez. Sanse jarri zen aurretik markagailuan, Kenan Kodrok sartutako penalti jaurtiketari esker. 38. minutuan Juanan Segurok berdintzea lortu zuen, Colinasen pasea maisuki errematatuz. Bigarren zatiaren erdian Realak talde guztia aldatu ondoren Real Unionek 2 eta 1 ekoa sartu zuen. Angulo izan zen golegile berriro ere. Baina hurrengo jokaldian bertan amaierako binakoa lortu zuen Sanseko Rodriguezek. Ondorengoa izan zen Idiakezek zelairatutako taldea: Otermin, Gabarain, Valín, Vázquez, Kijera, Alonso, Albistegui, Colinas, Dominguez, Seguro eta Lambarri. Bigarren zatian Vizcaíno, Arzamendi, Piette, Moscardó, Chuchi, Infante eta Angulo sartu zituen. Larunbatean azken lagunartekoa jokatuko du Real Unionek Galen, Athletic Bren kontra (19.00).
                           Ligaren hasierara ondo iritsi nahi du Imanol Idiakezek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario