Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/01

Dominen ateetan gelditu da Ander Elosegi


PIRAGUISMOA
Beijing 2008ko emaitza errepikatu zuen atzo Ander Elosegi palista irundarrak. Laugarren gelditu zen Joko Olinpikoetako ur bizietako C1 modalitatean. Tony Estanguet frantsesak eraman zuen urrezko domina, Sideris Tasiadis alemaniarrak zilarrezkoa eta Michal Martikan eslovakiarrak brontzezkoa. Elosegik jaitsiera ona egin zuen, garbia eta penalizaziorik gabea. Baina azkenean 102.61eko denborarekin brontzetik 3.7 segundura gelditu zen. 24 urte besterik ez ditu Anderrek eta dagoeneko bi aldiz izan da laugarren Joko Olinpikoetan, bere lehiakortasuna erakutsiz. Hurrengo hitzordu handian, Rio de Janeiron izango du ondo merezitako metala eskuratzeko aukera.
                        Ander Elosegi, atzoko C1eko finalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario