FUTBOLA
CD IZARRA 2-2 REAL UNION CLUB
REAL UNION CLUB: Otermin, Gabarain, Herreros, Valín, Piette,
Moscardó, Albistegi, Chuchi, Angulo (Seguro, 85.min), Juan Dominguez (Lambarri,
65.min) eta Colinas.
Markagailuan bi bider atzetik
izan ondoren, emaitzari buelta eman eta bina berdintzea lortu du Real Unionek Lizarran. Belar artifizialeko
zelaiak eta epailearen erabakiek markatu dute Izarraren eta txuribeltzen
artekoa. 15. minutuan jarri dira aurretik nafarrak eta 36.ean banakoa lortu du
Juan Dominguezek. Atsedenalditik bueltan 2 eta 1ekoa jarri du Izarrak 53.minutuan,
baina 69.ean, ia zelaira irten bezain pronto amaierako binakoa sartu du Ander
Lambarrik. Lehenengo jardunaldia bukatzeko partida bat falta dela, sailkapeneko
bosgarren postuan dago Real Union, puntu batekin. Datorren igandean Barakaldo
hartuko du Stadium Galen, arratsaldeko seiretan.
Denboraldiko lehenengo hamaikakoan izan da Samu Piette.
No hay comentarios:
Publicar un comentario