FUTBOLA
REAL
UNION 3-0 AURRERA
AURRERA:
Diego, Calle, Arkaitz, Endika, Yeray, Aizpurua (Telmo 62'), Beñat,
Hugo ( Urdax 86'), Markel Guevara, Jonier, J. Ander (Goñi 62').
REAL UNION:
Tena,
Ibarbia, Arzamendi, Azkoiti, Morcillo, Iriondo, Mikel Alonso(
Domínguez 72'), Mujika (Beñat 46'), Silas (Patxi Martínez 60'),
Urbieta, Goikoetxea.
GOLAK: 1-0:
Alonso (27'). 2-0: Goikoetxea (35'). 3-0: Urbieta (52')
EPAILEA: Mateos.
Txartel horiak: Silas (Real Union); Aizpurua (Aurrera).
Mailen arteko desberdintasuna
agerian gelditu zen atzo Stadium Galen. Hirugarren mailan ari den
Gasteizko Aurrera menderatu zuen Real Unionek, Federazio Kopako
bigarren kanporaketan. Seriotasuna, lana eta eraginkortasuna izan
zituen Aitor Zulaikaren taldeak. Mikel Alonsok sartu zuen lehen gola
ordu erdia bete baino lehen, falta jaurtiketa bikain batekin. Zortzi
minutu beranduago, Goioetxeak aldea handitu zuen, penaltiko
arrastotik. Bigarren zatian eroso aritu ziren txuribeltzak.
Urbietaren hirugarren golarekin, abantaila handia lortu zuen Real
Unionek itzuliko neurketarako. Hala ere, Balmasedaren kontra
gertatutakoa ikusita, ezin esan kanporaketa erabakita dagoenik.
Gasteizen bukatu beharko du atzo hasitako lana Aitor Zulaikaren
taldeak.
Argazkia: Raul Castaño.