Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/05

Itxura hobea eman du Real Unionek udako laugarren lagunartekoan


FUTBOLA
Bana berdindu zuen atzo Real Unionek C.D. Tudelanoren kontra Galen. Txuribeltzak ez ziren partida irabazteko gai izan, baina joko hobea erakutsi zuten. Lehenengo zatian Tudelano baino gehiago izan zen Union eta 30. Minutuan 1 eta 0ekoa lortu zuen Angulok, penaltiz. 3 Hiru gol sartu ditu dagoeneko bizkaitarrak aurredenboraldi honetan. Bigarren zatian  aldaketa mordoa egiten aritu zen Imanol Idiakez eta nafarrek partidaren kontrola eskuratu zuten, 71.minutuan banakoa sartu zuten arte. Real Unionen hamaikakoa honakoa izan zen: Otermin, Piette, Herreros, Valín, Kijera, Albistegi, Moscardó, Chuchi, Angulo, Colinas eta Juan Dominguez. Bigarren zatian Gabarain, Vizcaíno, Unai, Arzamendi, Lambarri, Infante, Seguro eta Mario sartu ziren.
                       Udako golegile nagusia da Igor Angulo (realunionclub.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario