Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/10

Eskualdeko Olinpikoek haien parte hartzea amaitu dute

JOKO OLINPIKOAK
Joko Olinpikoak ez dira bukatu, baina bai gure eskualdeko kirolarien parte hartzea horietan. Horrekin batera, haren balorazioa egitea tokatzen da.  Ander Elosegiren diploma olinpikoa izan da gure ordezkarien lorpenik handiena. 2008an Beijingen lortutako laugarren postua errepikatu du Anderrek, ur bizietako C1 modalitateko finalean. Jaitsiera ona egin zuen, garbia eta penalizaziorik gabea. Brontzetik 3.7 segundura gelditu zen bakarrik. Juanjo Aramburu tiratzaileak domina lortzeko intxaropen handia zuen baina Londresen ez zen ondo moldatu eta 23. postuan gelditu zen, finaletik oso urrun. Dominak ondo ezagutzen dituena Iker Martínez hondarribiarra da, Xabi Fernandezekin batera belan urrezko eta zilarrezko domina lortutakoa baita. Baina oraingoan, 49erreko finaletik kanpo gelditu dira. “Volvo Ocean Race” estropada ozeanikotik iritsi berriak ziren, eta entrenamendu falta nabaritu zaie. Hamabigarren postuarekin konformatu behar izan dute. Julen Aginagalde irundarra izan da Joko Olinpikoetan bukatzen azkena. Asteazkenean final erdietatik kanpo gelditu zen Espainiako eskulaboi selekzioa. Frantziaren kontra galdu zuen Espainiak 22 eta 23, lehenengo zati osoan zehar markagailuan aurretik izan ondoren. Bost golekin, Julen Aginagalde izan zen Espainiaren erreferentzia nagusi erasoan.

Julen eta Ander, Bidasoaldeko ordezkari onenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario