Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/26

Lizarran abiatuko da Idiakezen Real Union


FUTBOLA
Aurredenboraldiko froga, entsegu eta entrenamendu gogorrak amaitu dira eta 2012-2013 denboraldiari hasiera emango dio gaur Real Unionek. Aurreko urteko porrotaren ondoren, guztiz eraberrituta eta ilusioz gainezka dator talde txuribeltza. Imanol Idiakezek gidatzen duen Real Union berriak denetariko emaitzak lortu ditu uda honetan baina gaurtik aurrera argitzen hasiko da txuribeltzen aurtengo helburua. Lizarran jokatuko dute gaur, arratsaldeko seiretan, hirugarren mailatik igo berria den Izarraren kontra. Tranpa arriskutsua izan daiteke ezaugarri hori, kontuan hartu behar baita nafarra talde osatua dela eta Unionek denbora beharko duela oraindik. Multzoko belar artifizialeko zelai bakarra da gainera Lizarrako Merkatondoa. Oso talde lehiakorra izan beharko du beraz Real Unionek ligako lehenengo hiru puntuak Irunera ekarri eta hasieratik sailkapeneko lehenengo postuetan borrokatu nahi badu. Imanol Idiakezen ligako lehenengo hamaikakoa ondorengoa izan daiteke: Otermin, Gabarain, Valín, Herreros, Kijera, Moscardó, Albistegi, Colinas, Chuchi, Angulo eta Juan Dominguez.
                           Ligari hasiera emateko prest dago aurtengo Real Union.

No hay comentarios:

Publicar un comentario