FUTBOLA
Atzo Stadium Galen Athletic Bren
kontra jokatutako partidarekin aurredenboraldia bukatutzat ematen du Real
Unionek. 0 eta 2 galdu zuten txuribeltzek, gehiago merezi izan zuten arren.
Aurredenboraldi osoan zehar ere emaitzak ez dira oso onak izan, baina
garrantzitsuena taldeak eman zuen itxura da. Defentsan arazoren bat edo beste
izan du, baina orokorrean nahiko sendo agertu da eta kalitatezko joko
zipriztinak ere ikusi ahal izan dira. Gaurtik aurrera ligako lehenengo
jardunaldia prestatzeko aste bat dauka Imanol Idiakezek. Izarra bisitatuko du
Real Unionek Lizarran, igandean, arratsaldeko seiretan. Bitartean taldeari
falta zaizkion aurrelariaren eta erdilariaren bila jarraitzen du Iñaki Berruet
idazkari teknikoak. Azken hori Mikel Alonso izan daiteke, azken bi partidetan
elastiko txuribeltzarekin ikusi ahal izan dugu eta.
Atzo Idiakezek zelairatutako hamaikakoa (realunionclub.com).
No hay comentarios:
Publicar un comentario