ARRAUNA
Larunbatean Kaikurekiko denbora
asko galdu bazuen, gaur guztiz hondoratu egin da Ama Guadalupekoa. Zarauzko
Banderako bigarren jardunaldian sestaotarrengandik oso urrun izan da
Hondarribia eta ohorezko txandako azken postuan gelditzea gutxi izango balitz,
beste bost traineruk ere berdeek baino denbora hobea egin dute. Bederatzigarren
postuan gelditu da Hondarribia, denboraldi osoko estropada okerrenetariko
batean. San Miguel Ligako sailkapen nagusian ere, abantaila handia hartu du
Kaikuk. 153 puntu dituzte bizkaitarrek, Hondarribiak baino hamaika gehiago.
Kaikuren lehiakortasuna ikusita, zail izango dute bidasoarrek desabantaila hori
gainditzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario