Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/08/09

Bina berdindu du Real Unionek Gasteizen


FUTBOLA
Aurredenboraldiko hirugarren berdinketa lortu zuen atzo Real Unionek Gasteizen, Alaves Bren kontra. Ibaiako kirol instalazioetan izan zen beroak markatutako lagunarteko partida. Txuribeltzek estreinatu zuten markagailua, seigarren minutuan Mario Capelete jubenilak sartutako golari esker. Bigarren zatian gasteiztarrek berdintzea eta aurretik jartzea lortu zuten baina 78. minutuan Juan Dominguezek binakoa jarri zuen markagailuan, Colinasen pasea errematatu ondoren. Aurredenboraldi osoan zehar bezala, Imanol Idiakezek prest zeuden jokalari guztiak zelairatu zituen partidan zehar. Etxepare, Sagredo, Vizcaíno, Arzamendi, Gabarain, Valín, Albistegi, Capelete, Seguro, Infante eta Lambarri aritu ziren lehenengo zatian. Bigarrenean Otermin, Piette, Kijera, Moscardó, Chuchi, Angulo, Colinas eta Juan Dominguez sartu ziren.
                          Bi gol daramatza Juan Dominguezek aurredenboraldi honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario