0-2 galdu zuen atzo Real Unionek
Beasainen kontra, Galen jokatzen zuen aurredenboraldiko lehenengo partidan.
Tenperatura beroa izan bazen ere, giroa hotza izan zen, jende gutxi hurbildu bai
zen Stadium Galera. Berdegunean ere antzera aritu zen Real Union, lehenengo
zatian gutxienez. Beasainek izan zituen lehenengo 45 minutuetako aukera garbi
bakarrak. Bigarren zatian goitik behera aldatu zuen Idiakezek hasierako taldea
eta jokalari gazteek erritmo gehiago sartu zioten partidari. Infantek eta Unai
Sagredok izan zituzten gol aukera handienak. Baina txuribeltzek ez zuten ate
aurrean asmatu eta azken hamar minutuetan bi gol jaso zituzten, akats
defentsibo handien ondoren. Ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Imanol
Idiakezek: Otermin, Piette, Arzamendi, Herreros, Kijera, Valín, Albistegi,
Colinas, Juan Dominguez, Seguro eta Lambarri. Bigarren zatian Echepare,
Gabarain, Vizcaíno, Mario, Moscardó, Chuchi, Unai, Angulo eta Infante sartu
zituen. Bihar bertan jokatuko du Unionek hurrengo lagunartekoa, Laudioren
kontra Arabako lurretan (18.30).
Real Union berria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario