Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2011/12/04

Aurrera pauso handia emateko aukera

FUTBOLA

Real Unionek Ponferradina bisitatuko du gaur El Toralín futbol zelaian. Bigarren sailkatua bosgarrenaren aurka, aldeak handitzeko aukera, edo sailkapena gehiago estutzekoa. Gaurkoan irabazita, Real Unionek bost puntuko distantziara utzi dezake Ponferradina. Txuribeltzak denboraldiko momentu onenean daude, eta zazpi jardunaldi daramatzate galdu gabe. Beste datu bat, lehenengoan izan ezik, Real Unionek jokatu dituen partida guztietan sartu du gola. Hori da irundarren aurkezpen txartela.
Deialdia egiteko min hartutako jokalariak izan dira arazo handiena. Aste honetan Pardo, Sellarés, Mario, Mendinueta eta Angulo kanpoan gelditu dira. Jagoba Beobide deialdian sartu da, baina osatu berria da, eta zail izango du hasieratik zelairatzea. Ikusi dugu hamaikakoari begira Olaberekin zaila dela asmatzea. Azken partidetan Eneko Romo aurrelari postuan ikusi dugu, eta Mari Lacruz euskarri lanak egiten. Gaurko hamaikako posiblea: Otermin, Gabarain, Hugo Alvarez, Santi Santos, Yuri, Lacruz, Barranco, Eneko Romo, Infante, Alegre eta Brit.

Gorka Britek ez du zorte handirik eduki oraindik. Gaur lasarteoriatarrak izango du golaren ardura. Argazkia: realunionclub.com

1 comentario:

  1. Apa Unai!!

    Hurrengo baterako, Lasarte-Orian jaitakoak, lasarteoriatartzat hartzen dira, ez lasartear soiltzat jajajaj Beraz, Gorka Brit lasarteoriatarra da, ez lasartearra bakarrik :)

    Segi holaxen makina!

    ResponderEliminar