Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2011/12/04

Merezita irabazi dio Ponferradinak Real Unioni

FUTBOLA

S.D.PONFERRADINA 2-0 REAL UNION CLUB
REAL UNION CLUB: Otermin, Yuri, Santi Santos, Hugo Álvarez, Gabarain, Lacruz, Chuchi, Barranco (Beobide), Eneko Romo (Brit), Iker Alegre eta Infante.
2-0 galdu du gaur Real Unionek Ponferradako El Toralín futbol zelaian. Roberto Olabek Salamancaren aurka zelairatu zuen hamaikakoa errepikatu du, baina ez du asmatu. Taldea atzean sartu da hasieratik, eta markagailuan atzetik joanda ere, ez du garaipena bilatu. El Toralíneko zaleek asko estutu dute epailea, eta hori erabakietan somatu da.
Lehenengo zatian talde biek eduki dituzte gol aukerak, baina Ponferradinak kontrolatu du jokoa. Bigarren zatian aldaketa behar zuten txuribeltzek, baina ez da gertatu. 59. minutuan gainera Hugo Alvarezek bigarren txartel horia ikusi du eta jokaldi berean, Acoranek lehenengo gola sartu du. Zail jarri zaie partida irundarrei. Hamar minutu beranduago Dani Carrilek sarrera gogorra egin dio Iker Alegreri, eta txartel gorria ikusi du. Orduan ere Real Unionek ez du gola lortu. Hamar minutu falta zirela Gabarainek penalti garbia egin du, eta Acoranek bi eta hutsekoa sartu du. Roberto Olabe entrenatzaileak ere txartel gorria ikusi du bigarren zatiaren hasieran.
Emaitza honekin Real Union sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da. Gaurkoan ez du igoera fasea jokatzeko behar den sendotasuna erakutsi, eta garbi dago taldeak asko daukala hobetzeko. Datorren larunbatean Mirandés liderra hartuko du Gal Stadiumean (16.00).



Xixa Otermin izan da gaurko partidako onenetarikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario