2012ko denboraldiari begira hasi da entrenatzen Hondarribia Arraun Elkartea. Azaroaren 7an eman zioten hasiera aurre-denboraldiari, eta 12an jada hiru traineru atera zituzten Txingudiko badiako uretara. Mikel Orbañanos entrenatzaileak azaldu du A eta B traineruko arraunlariak nahastuta lan egiten ari direla. Oriotarrak baieztatu duenez “fitxakerarik onena” pasa den urteko lehen taldeko arraunlari guztiak mantentzea izan da. Gainera, Gorka Vertiz itzultzen da, urte beteko oporrak hartu ondoren. Ivan López Pasai Donibanetik dator, eta Fernando Balenciaga Oriotik. Jubeniletatik igo dira Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Aritz Olaizola, Ion Olaizola, Ivan Rodriguez, Ramón Olaskoaga, Endika Amunarriz, Julen Parramón eta Aritz Etxebeste. Orbañanosek zail ikusten du lehengo urteko emaitzak errepikatzea: “Helburua beti da hobetzea. Baina uste dut asko kostatuko zaigula aurreko urtekoa berdindu edo gainditzea”.


Argazkia: todoremo.com

No hay comentarios:
Publicar un comentario