Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/10/02

Ezustekoa gainditu du Real Unionek


FUTBOLA
REAL UNION 0-2 BALMASEDA

REAL UNION: Tena; Ibarbia, Arzamendi, Esnaola, Morcillo; Iriondo, Beñat (Rodellar, 57'), Silas ( Mujika, 65'), Ozkoidi, Urbieta (Sagastibeltza, 77'), Goikoetxea.
BALMASEDA: Burgui; Larri, Estévez, Pablo, Urbano, Anton, Oratz (Imardo 67'), Del Olmo (Viki, 63'), Revuelta, Mario, Aitor (Leo, 74').
GOLAK: 0-1: Mario (57'). 2-0: Aitor (59').

Federazio Kopako bigarren kanporaketan izango da Real Union, atzo Balmaseda bidean utzi ondoren. Joaneko partidan 0-3ko abantaila hartu zuten arren, gogotik sufritu behar izan zuten txuribeltzek Stadium Galen. Ligan ezohiko izan direnek parte hartu zuten Balmasedaren aurkakoan. Hala ere, lehen zatian eroso jokatu zuten. Gol aukera argirik sortu gabe, baina aurkaria kontrolpean izanda.

Bigarren zatiaren hasieran aldatu zen neurketa. 56.minutuan Mariok lehen gola sartu zuen, Tena atezainari baloiak ihes egin ondoren. Bi minutu beranduago, Aitorrek bigarrena egin zuen kontraerasoan. Balmaseda indarberritu egin zuten golek, eta hirugarrenaren bila aritu ziren azken ordu erdian. Zulaikak esperientzia gehitu nahi izan zion taldeari, Rodellar, Mujika eta Sagastibeltza zelairatuta. 1-2koa sartzeko aukera bikaina izan zuen Goikoetxeak, baina kanpora bidali zuen baloia. Hala ere, hirugarren gola jaso gabe, kanporaketa gainditzea lortu zuen Unionek.

Argazkia: Unai Oiartzun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario