Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/30

Defentsako bonusarekin konformatu behar izan du Hendaiak


ERRUGBIA

ST MÉDARD 31-26 STADE HENDAIA

Saint Médard liderraren etxean galdu Stade Hendaiak denboraldiko lehen partida. Markagailuan atzetik izan ziren xuriak igandean hasieratik. Partidako lehen minutuan entsegua lortu zuen etxeko taldeak, zelaira irten bezain pronto. Baina atsedenaldirako 23-18ra hurbildu ziren hendaiarrak, eta bigarren zatian arriskuan jarri zuten St Médarden garaipena. Bost puntuko aldea nahikoa izan zuen azkenean partida irabazteko. Hendaiak defentsako bonusaren puntua bildu zuen. Aurkariek aurrea hartu diote, hala ere, sailkapen nagusian. US Morlanaise taldeari egingo dio bisita Stadek hurrengo jardunaldian. Urriaren 11n izango da.

Porrota jaso du Irunek lehen partidan
Zaisa-Irun Rugby Taldeak denboraldiko lehen partida jokatu zuen larunbatean Bilbon. 22-20 galdu zuten irundarrek Universidad de Bilbao taldearen kontra. Larunbat goizean Plaiaundin jokatuko duten beltzek Arratiko Zekorrak taldearen aurka(11:00). Euskal Ligako bigarren mailan ari da aurten Zaisa-Irun.




SAILKAPENA:

 1   ST MEDARD EN JALLES R C  13
 2   U S NAFARROA  9
 2   F C LOURDES XV HAUTES PYRENEES  9
 2   STADE HENDAIA  9
 2   U S ARGELESIENNE  9
 6   U S MORLANAISE RUGBY  5
 6   ENT RUGBY MIELAN MIRANDE RABASTENS  5
 6   ST PAUL SPORTS RUGBY  5
 9   ENTENTE ARAMITS ASASP  4
 10   A S FLEURANTINE  2

No hay comentarios:

Publicar un comentario