Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/10/02

Pulpok irabazi ditu Hondartzako lehen puntuak


ESKUBALOIA
HONDARRIBIA 20-27 PULPO

Etxeko lehen partida ere galdu zuen igandean Lehen Mailan ari den Hondarribia Eskubaloiak. Zumaiako Pulpok eskuratu zituen bi puntuak, bigarren zatian partida hautsi ondoren. Lehen hogei minutuetan eutsi zion Hondarribiak (6-6). Baina atsedenaldirako, hiru goleko aldea zeukan kanpoko taldeak. Aldagelatik bueltan, zazpi goleraino handitu zuen errenta. Larunbatean, gainera, erronka zaila izango du berriro Hondarribiak. Tolosari egingo dio bisita. Ohorezko B Mailara igotzeko faborito den taldea da tolosarra. Bertan ari dira joan den urtean Bidasoarekin Asobalen jokatu zuten Otegi, Aranburu, Rincón, Mujika eta De Cerio.

Indartsu hasi da Bidasoaren filiala
Bigarren Mailan debuta egin du joan den urtean Irungo Gaztiak izena mantentzen zuen taldeak. Aurten HTG Express Bidasoa izango da talde irundarraren filiala. 30-23 menderatu zuten igandean horiek Bilboko Loiola Indautxu, igoera faseko finalean aurrean izan zuten aurkaria. Igandean Gasteizen jokatuko du Pedro Salcedoren taldeak, 11:30etan Gure Auzune taldearen kontra.


No hay comentarios:

Publicar un comentario