Porrota
jaso dute txuribeltzek Zubietan
FUTBOLA
REAL
SOCIEDAD B 3-0 REAL UNION
REAL
SOCIEDAD B: Bardají, Elustondo, Héctor Hernández
(Odriozola, 81’), Ugarte, Diarra, Bispo, Hervías (Castro, 83’), Sanz, Iker Hernández,
Capilla (Muguruza, 66’), Oyarzun.
REAL
UNION: Otermin, Azkoiti, Seguin, Sagastibeltza (Silas, 55’), Esnaola,
Rodelar (Ozkoidi, 57’), Urkizu, Alonso (Goikoetxea, 71’), Galán, Eneko Romo,
Juan Domínguez.
GOLAK:
1-0: Seguin (bere atean), 29’. 2-0: Capilla, 64’. 3-0: Odriozola, 87’.
EPAILEA:
Pardeiro Puente (Cantabria). Txartel horiak: Sagastibeltza, Mikel Alonso,
Galán, Romo eta Goikoetxea (Real Union).
Kolore txuri-urdina izan
zuen 2.B mailako derbi gipuzkoarrak. Nagusitasunez menderatu zuen atzo Real
Sociedad Bk Real Union, Zubietako Z7 zelaian. Abiadura eta maila teknikoa
baliatu zituzten donostiarrek talde irundarraren ordena desegiteko. Lehen
minutuetan Sanse baino gehiago ere izan zen Union. Presioari eta
intentsitateari esker partidaren lema hartu zuen. Baina ordu erdia bete baino
lehenago, lehen gola sartu zuen Realak. Hector Hernandez ziztu bizian sartu zen
ezker hegaletik, eta erdiratzea bere ate barrura bidali zuen Seguinek.
Gola jaso izanak erabat aldatu
zuen Real Unionen itxura. Sansek aldiz, gora egin zuen atsedenaldiaren aurreko
minutuetan. Txuribeltzek gogotik sufritu behar izan zuten bigarren gola
ekiditeko. Aldagelatik bueltan, norabide berdina mantendu zuen partidak.
Zulaikak arriskatzeko hautua egin zuen, eta Rodellar kendu zuen zelaitik, Iosu
Ozkoidi zelairatzeko. Real Unionek oreka galdu zuen, eta zelai erdiaren jabetza
eskuratu zuten donostiarrek. Ondorioz, kontraeraso bizkorrari esker neurketa
erabaki zuen Realak. Capillak egin zuen bigarrena, eta Odriozolak hirugarrena.
Gol sorta handiagoa ere jaso ahal izan zuen Unionek. Ligaren hasierako
partidarik okerrena egin zuten txuribeltzek Zubietan. Puntu bakarra daukate
hiru jardunaldiren ondoren.
Kiroletik


No hay comentarios:
Publicar un comentario