ARRAUNA
Hamaika segundoko aldea
lortu du Urdaibaik Kontxako Estropadetako lehen jardunaldian. Tartea ez da
gaindiezina, baina ezustekoa izango litzateke banderak Bermeorako bidea ez
hartzea. Ia erabakita utzi du lehia Bou Bizkaiak. 1.03ko marka bikaina egin du
Urdaibaik lehen txandan. Castrok 2006an lortutako errekorra baino hiru segundo
gutxiago. Horren aurrean, urrutitik jarraitu behar izan du ontzi urdina Kaikuko
Bizkaitarrak.
Gipuzkoarren txandan,
Hondarribia nagusi izan da hasieratik. Urdaibairen erakustaldia errepikatzeko
helburuarekin eman ditu lehen paladak Ama Guadalupekoak. Orio atzean utzi du,
eta erritmo bizia hartu du. Estropada ona izan da Hondarribiarena, baina ezin
izan du bermeotarren denborara hurbildu. Kaikuk baino segundo bat gehiago behar
izan du gainera Ama Guadalupekoak. Oriok zortzi galdu ditu Hondarribiarekiko.
Beraz, Urdaibairen, Kaikuren eta Hondarribiaren artean dago Kontxako Bandera. Ondo
bideratuta dauka, hala ere, Bermeoko taldeak.
Lan zaila dauka aurretik Ama Guadalupekoak (diariovasco.com).
LEHEN
JARDUNALDIKO DENBORAK:
1.- Urdaibai19:02:98
2.- Kaiku19:13:52
3.- Hondarribia19:14:48
4.- Orio19:22:72
5.- Portugalete19:31:24
6.- San Juan19:37:74
7.- Cabo19:39:42
8.- Donostiarra 20:30:02

No hay comentarios:
Publicar un comentario