Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/01

Ariznabarreta eta Rubio izan dira azkarrenak Guadalupen

ATLETISMOA
Txapelik ez zuten jantzi hondarribiarrek larunbatean Guadalupeko igoeran. Durangoko Oier Ariznabarreta izan zen gizonetan azkarrena, 16:18ko markarekin. Ander Sagarzazu donostiarrak, eta Ion Garraus irundarrak osatu zuten podiuma. Iker Oliveri izan zen Hondarribiko lehen atleta. Laugarren postuan sartu zen helmugan.

Emakumeen artean, Izaro Rubio ordiziarrak irabazi zuen proba, 20:11ko denborarekin. Claudia Behobide hondarribiarra izan zen bigarren, eta Monica Telletxea irundarra hirugarren. 370 izan ziren guztira parte hartzaileak, 2011n parte hartze errekorra egin zutenean baino bederatzi gutxiago. Taldeka, Bar Vitoria izan zen onena. Hervé Etcheverryk, Martxel Tapiak, Raul Vallejok, Iñigo Tumasek eta Victor Madejónek osatu zuten taldea.

Argazkia: Hondarribiko Udala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario