Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/08

Porrotarekin hasi da Mariño Bigarren Mailan

Oiartzunen kontra galdu du talde irundarrak lehen partida

FUTBOLA
OIARTZUN 2-0 MARIÑO
Joan den denboraldian igoera lortu ondoren, emakumeen Bigarren Mailan lehiatzen hasi da Mariño futbol taldea. Bigarren multzoko talde indartsuenetariko bat izan zuen aurrean igandean, Oiartzun Kirol Taldea. Partida bizia jokatu zuten bi taldeek Oiartzungo Karla Lekuonan, baina etxekoak izan ziren nagusi. Oiartzunek sortu zituen gol aukera gehienak. Estibaliz Bajok egin zituen bi golak, taldeari hiru puntuak emanez. Maila handiagoa eskatzen du kategoriak, eta jokoa hobetu beharko du Mariñok mailari eusteko. Hurrengo jardunaldian partida zaila izango du berriro Irungo taldeak. Lehen jardunaldiaren ondoren multzoko liderra den Logroño hartuko du Mariñok. 

Argazkia: Unai Oiartzun

No hay comentarios:

Publicar un comentario