ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN
27-31 TEUCRO
BIDASOA-IRUN: Dejanovic
(9), Cavero (1), Trkulja (2), Crowley (2), Revin, Zildzic, Muiña (5). Zubiria (2), Mindegia, Vázquez
(1), Iriarte (3), Satrustegi, Gimeno (1), Jauregi, Fuentes (3), Azkue (9
goles).
TEUCRO: Amérigo
(12), García (2), Carro (2), Carlos García (2), Fernández (1), Hernández (7), Moledo
(6). Gómez, Pérez, Pombo, Chapela (2), Pumar (3), Dorado (4), Rodríguez (1),
Fernández (1), Ameijeiras.
MARKAGAILUA
5 MINUTURO: 0-2,3-3,3-5,4-8,5-10,8-14 (Atsedenaldia);
11-16,13-20,16-24,19-28,23-31,27-31.
ANTTON BABAZE
Ez da berri onekin itzuli
eskubaloia Artaleku pabilioira, 27-31 galdu baitzuten atzo irundarrek Teucro
galiziarraren kontra. Oporraldi luze eta zalantzaz betearen ondoren, azkenik
Ohorezko B mailan jokatzeko talde guztiz eraberritua aurkeztu zuen talde bidasoarrak.
Aurreko denboraldiarekin alderatuz, zortzi aurpegi berri ikusi ahal izan
zituzten partidara gerturatutako zaleek, nahiz eta ezin izan zuten haien maila
hoberenaz gozatu.
Hasierako
zazpikoan Dejanovic, Crowley, Revin, Zildzic, Revin,Trkulja, Iago Muiña eta
Iñaki Cavero sartu zituen Fernando Bolea prestatzaileak, 6-0-ko defentsa garai
eta indartsua ateratzeko asmotan. Saiakera antzua izan zen, baina. Erasoan Jon
Azkuek Zildzic bosniarraren lekua hartu zuen hasieran, baina galiziarraren
4-2ko defentsa irekia ikusirik ez zuen denbora asko tardatu Boleak Revin
errusiarra aulkira eramateko.
Hasieratik markagailuan
azpitik jarri zen Bidasoa, eta 10.minutuan izan zen azkeneko berdinketa (3-3).
Borroka lehiatua izateko itxura zuenak azkar hartu zuen Teucroren aldeko joera.
Bidasoaren lehenengo lerroan Azkue, Muiña, Zildzic eta Iriartek minutuak banatu
zituzten, baina ez zen inor gai izan jokaldi garbirik sortzeko. Defentsan ere
ez zuten lan onik egin, eta atsedenaldirako 8-14koa adierazten zuen markagailuak.
Aipatzekoa da atzoko epaileek ez zutela egunik hoberena izan, eta gehienetan
Bidasoaren kontrako erabakiak hartu zituztela, lehenengo zatiko azken segundoan
pasarte barregarri bat eskainiz.
Bide
berdina bigarren zatian
Aldageletatik
bueltan ildo beretik jarraitu zuen partidak. Atepean aldaketa egin zuen talde
horiak, Zubiriari aukera emanez, baina taldeak ez zuen erreakzio arrastorik
erakutsi. Markagailuan zegoen aldea gero eta handiagoa zen, eta berehala
zapuztu ziren partida irabazteko itxaropen urriak. Hainbat kontraerasoz baliaturik,
hamar goleko aldea ere ezarri zuten galiziarrek 47.minuturako (17-27).Fernando Boleak
funtzionatzen ez zuen 6-0ko defentsarekin jarraitu zuen, inondik inora agertuko
ez zen mirari baten esperoan, eta jada partida erabat galduta zegoenean ere ez
zuen defentsa aldatu, partida bertan hiltzeko. Azken minutuetan, Teucroko
jokalarien erlaxazioak lagunduta, eta Azkueren, Pedro Fuentesen eta Muiñaren
adoreari esker, markagailua apaintzeko aukera izan zuten.
Hortaz,
berriz ere Ohorezko mailara igotzeko helburuan lehenengo bala xahutu du
Bidasoak. Bidea luzea eta nekagarria izango da, baina jomuga argi eduki behar
dute irundarrek.
CD Bidasoa
SAILKAPENA:
|
1
|
ZUMOSOL ARS PALMA DEL RIO
|
2
|
|
2
|
VIVEROS HEROL BM. NAVA
|
2
|
|
3
|
S.D. TEUCRO
|
2
|
|
4
|
AT. VALLADOLID
|
2
|
|
5
|
GO FIT
|
2
|
|
6
|
MERIDIANO ANTEQUERA
|
2
|
|
7
|
ACADEMIA OCTAVIO
|
2
|
|
8
|
BM. TORRELAVEGA
|
2
|
|
9
|
AMENABAR ZKE
|
0
|
|
10
|
F.C. BARCELONA "B"
|
0
|
|
11
|
BM. ALCOBENDAS
|
0
|
|
12
|
BM LA ROCA
|
0
|
|
13
|
BM. BARAKALDO
|
0
|
|
14
|
BIDASOA IRUN
|
0
|
|
15
|
INTERESTAR DEPORTE MARISTAS ALGEMESI
|
0
|
|
16
|
HANDBOL BORDILS
|
0
|


No hay comentarios:
Publicar un comentario