Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/22

Luzapenean eta penaltiz jaso du Real Unionek berdinketa

Bina egin dute txuribeltzek Toledoko Salto del Caballon

FUTBOLA
TOLEDO 2-2 REAL UNION
TOLEDO: Manolo; Morales, Valín, Toño Vázquez, Tete, Aicart (Rufino, 46’), Sorribas, De Lerma, Aarón Bueno (Aitor García, 75’), Eneko Eizmendi, Mejías.
REAL UNION: Otermin; Urkizu, Azkoiti, Aimar, Iker Seguin, Mujika (Mikel Alonso, 78’), Eneko Romo, Rodellar, Juan Domínguez (Goikotxea, 83’), Galán (Silas, 64’), Ozkoidi.
EPAILEA: Moya Baena (Andaluzia). Txartel horiak: Toño Vázquez eta Rufino (Toledo), Mujika (Real Union).
GOLAK: 0-1: Galan (33’). 1-1: Eizmendi (58’). 1-2: Urkizu (64’). 2-2: Rufino (92’, penaltiz).

Puntu bakarra eskuratu zuen atzo Real Unionek Toledon, bi aldiz markagailuan aurrea hartu ondoren. Partida ona egin zuten txuribeltzek, eta mendean izan zuten etxeko taldea denbora gehienean. Zaleen txistuak ere eragin zituen Toledoren ezinak. Penaltiak eta bukaerako binako markagailuak nahikoa baretu zituen, hala ere. Sari txikia eraman zuen Unionek, zelaian erakutsi zuenari erreparatuta.

Indartsu irten zen Real Union zelaira, eta irundarrek egin zituzten lehen gol aukerak. 33.minutuan, Galanek abantaila eman zion Unioni. Mujikaren erdiratzeari buruz erantzun eta baloia sarera bidali zuen aurrelariak. Atsedenaldira bitarte eroso eutsi zion Zulaikaren taldeak abantailari. Baina aldagelatik pasa ondoren, Toledoren eraginkortasunak, ez jokoak, hobera egin zuen. Rufino zelairatu zuen Visnjic entrenatzaileak, eta aurrelariaren lana erabakigarria izan zen.

58.minutuan airetik zetorren baloia lapurtu zion Rufinok Otermini. Eizmendiri utzi zion aurrelariak, eta gipuzkoarrak banakoa egin zuen eskuinez. Bost minutu behar izan zituen Unionek berriro aurrea hartzeko. Urkizuk sartu zuen bigarren gola, kontraeraso bat borobilduz. Abantaila hartuta, txuribeltzek ez zuten iparra galdu. Hirugarren gola sartzeko aukera argi bana izan zuten Goikoetxeak eta Mujikak. Baina ez zuten partida erabaki, eta luzapenean, penaltia bilatu, aurkitu eta gol bilakatu zuen Rufinok.


SAILKAPENA:
1  
BARAKALDO C.F.
13  
2  
GUADALAJARA C.F.
12  
3  
ATLETICO DE MADRID S.A.D. "B"
10  
4  
ATHLETIC CLUB "B"
9  
5  
LAS PALMAS S.A.D. "B"
9  
6  
GETAFE C.F. S.A.D. "B"
8  
7  
SESTAO RIVER C.
8  
8  
FUENLABRADA S.A.D.
8  
9  
AMOREBIETA S.D.
7  
10  
TOLEDO S.A.D.
7  
11  
HUESCA S.D.
7  
12  
TUDELANO C.D.
6  
13  
S.D. LEIOA
6  
14  
CONQUENSE U.B.
5  
15  
UD SOCUÉLLAMOS CF
5  
16  
REAL UNION CLUB
5  
17  
REAL SOCIEDAD S.A.D. "B"
4  
18  
TRIVAL VALDERAS C.F.
4  
19  
REAL MADRID CASTILLA F.C.
3  
20  
RAYO VALLECANO SAD "B"
3  

No hay comentarios:

Publicar un comentario