Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/23

Podiumerako lehian abantaila hartu du Areitiok

Bigarren da hondarribiarra Munduko Kopako sailkapenean

TRIALSINA
Hirugarren postua eskuratu du asteburuan Ion Areitiok, Munduko Trial Kopako azken aurreko proban. Abel Mustielesen eta Benito Rosen atzetik, hondarribiarra izan da onena Suitzan. Atzean utzi ditu sailkapen nagusiko podiumerako aurkariak, Raphael Pils alemaniarra eta Rick Koekoek holandarra. Gorka Susperregi hondarribiarrak 37.postuan sailkatzea lortu du.

Sailkapen nagusian, bigarren postua sendotu du Ion Areitiok. Abel Mustieles du aurretik, eta Pils eta Koekoek atzetik. Bosgarren eta azken proba Anberesen izango da (Flandrian), datorren asteburuan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario