Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/21

Koroa jantzi du Ama Guadalupekoak

San Miguel Liga irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak

ARRAUNA
Txapeldunen moduan borobildu du denboraldia Hondarribiak. Lehiaketako azken asteburuan, Bermeoko Bandera irabazi eta “La Caixa” koroa eskuratu du. Bigarren aldiz irabazi du TKE San Miguel Liga Ama Guadalupekoak, udan zehar traineru guztien artean erregularrena izan ondoren. Denboraldia bikaina izan da berdeentzat, elkartearen historiako onenetarikoa. Ligako txapeldunak jasotzen duen koroaz gain, zazpi bandera lortu ditu guztira Hondarribiak.

Larunbateko jardunaldian erabakita utzi zuen liga Mikel Orbañanosek entrenatzen duen taldeak. Saria eskura zeukatela jakinda, hasieratik hartu zuten estropadaren burua. Paladaz palada, Ohorezko Txandako traineru indartsuena dela erakutsi zuen Ama Guadalupekoak. 19’16’’60ko denborarekin, estropada eremuko errekorra hautsi zuten berdeek, zazpigarren bandera eskuratzeaz gain. Bost segundo beranduago iritsi zen Kaiku, eta hamairura Cabo eta Orio. Emaitza horrekin, Hondarribiaren hondamendia behar zuen Oriok liga irabazteko.

Igandean ez da halakorik izan. Estropada amaitzearekin nahikoa zuen Hondarribiak liga irabazteko, eta lana bete du Ama Guadalupekoak Portugaleten. Indartsu irten da traineru bidasoarra, baina kaleen arteko aldeak diferentzia handiak eragin ditu. Kaikuk irabazi du bere “El Corte Inglés” Bandera, Caboren eta Orioren aurretik. Baina San Miguel Ligako “La Caixa” koroa hondarribiarrek eskuratu dute, estropadan bosgarren izan arren. Denboraldi osoko lanak sari handia izan du  berdeentzat. Ospakizunerako garaia iritsi da Hondarribian.


AZKEN SAILKAPENA:

1    HONDARRIBIA ORSA    203
2    ORIO BABYAUTO    193
3    KAIKU AMBILAMP    170
4    CABO    128
5    SAN JUAN IBERDROLA    120
6    PORTUGALETE EULEN    109
7    TIRÁN PEREIRA    105
8    ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA    94
9    SAN PEDRO ECOLMARE    78
10    URDAIBAI AVIA    75
11    ASTILLERO    73
12    PEDREÑA    19



Joseba Amunarriz Hondarribiko patroia, herrian egindako harreran:

No hay comentarios:

Publicar un comentario