Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/14

Liderrari irabazi dio lehen partida Real Unionek

Kontrako markagailua irauli dute txuribeltzek

FUTBOLA
REAL UNION 2-1 GUADALAJARA
REAL UNION: Otermin, Urkizu, Azkoiti, Aimar, Seguin, Rodellar, Mikel Alonso, Mujika (Silas, 75’), Juan Domínguez (Eneko Romo, 77’), Ozkoidi, Galán (Goikoetxea, 83’).
GUADALAJARA: Lechuga, Moyano, Rangel, Ballesteros, Gómez, Yebra (Noman, 75’), Arroyo (Rida, 67’), Javi López, Mato, Molinero (Manzano, 75’), Marc Más.
GOLAK: 1-0: Molinero (27’). 1-1: Galán (48’). 2-1: Azkoiti (63’).
EPAILEA: Cordero Vega (Cantabria). Txartel horiak: Rodellar, Galán, Urkizu (Real Union); Arroyo, Moyano (Guadalajara). Txartel gorria: Noman (Guadalajara).

Denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen atzo Real Unionek Stadium Galen. Aurkari zaila zeukan aurrean, Guadalajara liderra. Gaizki hasi zuen gainera partida, lehen zati kaskarra eginez, eta 0-1ekoa jasoz. Bigarrenean, berriz, goitik behera aldatu zuen itxura talde txuribeltzak. Bi gol sartu, markagailuari buelta eman, eta zaleen txaloak jaso zituen. Hiru puntuekin, beharrezkoa zuen arnasa hartu du Unionek.

Zeharo ezberdinak izan ziren partidaren bi zatiak. Lehenengoan etengabeak izan ziren Unionen okerrak, nahasteak eta hutsegite ezberdinak. Guadalajararen menpe aritu ziren irundarrak. Kanpokoek kontraerasoan eman zuen lehen abisua. Oterminek zapuztu zuen aukera hura, baina bigarrenean, baloiak sarean bukatu zuen. 27.minutuan, Matok atzelari txuribeltzen artean egin izan nahi zuen pasea. Urkizu baloia urruntzen ahalegindu zen, baina Molinerori heldu zitzaion, eta 0-1ekoa sartu zuen.

Aldaketa atsedenaldiaren ondoren
Lehen zatiaren azken minutuetan bultzada eraginkorra eman zuen Unionek. Mujikaren, Juan Domínguezen eta Galanen arteko jokaldiek arriskua eraman zuten azkenean Guadalajararen areara. Aldagelari egindako bisitak ere eragina izan zuen, eta bigarren zatia hasi bezain pronto, banakoa egin zuten irundarrek. Mujikaren eta Alonsoren pase bikainek Galanen oinetan utzi zuten baloia. Aurrelari nafarrak ezkerrez baloia gurutzatu eta berdinketa jarri zuen markagailuan.

Beste indar dosi bat eman zion golak Unioni, eta denbora gutxi behar izan zuen bigarren gola sartzeko. 63.minutuan egin zuen Azkoitik buruz, Juan Domínguezek ateratako alboko falta bat errematatuta. Minutu onak izan zituzten txuribeltzek ondoren. Baina azken ordu laurdenean. Guadalajarak urratsa eman zuen bigarren golaren bila. Real Unionek urduritasun puntu bat izan zuen, garaipenaren garrantzia zela eta. Hala ere sendo defendatu zuen atea, eta hiru puntuak bildu ahal izan zituen.

Mikel Alonso nagusi izan zen zelai erdian (vavel.com)

SAILKAPENA:
1  
BARAKALDO C.F.
10  
2  
GUADALAJARA C.F.
9  
3  
SESTAO RIVER C.
8  
4  
FUENLABRADA S.A.D.
8  
5  
GETAFE C.F. S.A.D. "B"
7  
6  
ATLETICO DE MADRID S.A.D. "B"
7  
7  
TUDELANO C.D.
6  
8  
ATHLETIC CLUB "B"
6  
9  
TOLEDO S.A.D.
6  
10  
LAS PALMAS S.A.D. "B"
6  
11  
S.D. LEIOA
6  
12  
UD SOCUÉLLAMOS CF
5  
13  
REAL SOCIEDAD S.A.D. "B"
4  
14  
AMOREBIETA S.D.
4  
15  
HUESCA S.D.
4  
16  
CONQUENSE U.B.
4  
17  
REAL UNION CLUB
4  
18  
REAL MADRID CASTILLA F.C.
3  
19  
TRIVAL VALDERAS C.F.
3  
20  
RAYO VALLECANO SAD "B"
2  
kirolak.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario