Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/15

Ezusterik ez da izan Kontxako bigarren jardunaldian

Bermeora eraman du Urdaibaik bandera

ARRAUNA
Lehen jardunaldiko abantaila handitu zuen atzo Urdaibaik Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Hondarribiak lehen luzean eutsi zion bermeotarren erritmoari, baina ziabogatik aurrera nagusi izan zen Bou Bizkaia. Bost segundo atera zizkion helmugan, hamasei, beraz, Kontxako sailkapen orokorrean.

Urdaibaik bandera irabazi eta bi jardunaldietako marka hobetu du. Ama Guadalupekoa bigarren izan da sailkapen orokorrean, Kaikuko Bizkaitarra gaindituta. Lau segundokoa izan da diferentzia, bidasoarren alde. Oriokoa izan da Ohorezko Txandako azken ontzia. Emakumeetan, San Juanek irabazi du Kontxako Bandera.

San Miguel Liga helburu
Hondarribiak ez du Kontxako Bandera irabazi. Baina ezin dio San Miguel Ligari ihes egiten utzi. Asteburuan jokatuko dituzte azken bi jardunaldiak, Bermeon eta Portugaleten. Hondarribiak zortzi puntuko abantaila dauka Oriorekiko. Gutxieneko maila ematen badu, “La Caixa” koroak Arraun Elkarterako bidea hartuko du.

 KONTXAKO SAILKAPEN OROKORRA:


1.-Urdaibai        38:04,76 

2.-Hondarribia   +16'

3.- Kaiku        +20'

4.- Orio         +38'

5- San Juan      +1:03

6.- Portugalete  +1:06

7.- Cabo         +1:11

8.- Donostiarra  +2:37


No hay comentarios:

Publicar un comentario