Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/21

Bigarren puntuari ihes egiten utzi dio Bidasoak

Valladoliden berdindu du Fernando Bolearen taldeak

ESKUBALOIA
ATLÉTICO VALLADOLID 21-21 BIDASOA-IRUN
ATLÉTICO VALLADOLID: Gutiérrez, Grossi, Lacasa (2), Turrado, De la Rubia (4), Pérez (1), Hernández (8), César Pérez, Delgado, Roberto Pérez (1), Viscovich (2), Quintanilla, Álvarez, Gómez, Egea (3).
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (2), Trkulja, Vázquez, Crowley (2), Revin (4), Iriarte (2), Zildzic (1), Zubiria, Gimeno, Muiña (6), Jauregi, Fuentes (2), Azkue (2).
MARKAGAILUA: 1-0, 3-1, 4-3, 5-5, 7-7, 7-9; 9-12, 11-14, 13-15, 16-17, 17-19, 21-21.
EPAILEAK: Fernández Molina eta Murillo Castro.

Denboraldiko lehen puntua lortu arren, bigarrena Valladoliden utzi zuen atzo Bidasoa-Irunek. Lehen jardunaldian baino maila hobea eman zuen Fernando Bolearen taldeak Huerta del Rey pabilioiean. Atlético Valladoliden intentsitateari aurre egin ondoren, garaipena eskura izan zuen Bidasoak. Baina azken txanpan egindako hutsegiteek puntu bateko oparia utzi zuten Pisuerga ibaiaren ertzeko hirian.

Lan handia izan zuen Bidasoa-Irunek lehen zatian baloia sarera bidaltzeko. Valladoliden defentsa oldarkorrak irundarren erasoa trabatu zuen. Ondorioz, sei minutu luze behar izan zituzten horiek lehen gola sartzeko, eta hogeita bost baino gehiago markagailuan aurrea hartzeko. Atsedenaldiaren aurretik iritsi ziren lehen zatiko minutu onenak Bidasoarentzat, eta bi goleko abantailarekin hartu zuten jokalariek aldagelarako bidea.

Bigarren zatian, aldiz, erasoa martxan jarri zuen Bidasoak. Taldeak hutsunerik aurkitu ez zuenean, irtenbide bikaina bilakatu zen Iago Muiña, kanpoko jaurtiketa indartsuekin. Markagailuko aldea 11-15era zabaldu zuten horrela irundarrek 40.minutuan. Baina partidaren erritmoa jaitsi eta abantailari eutsi beharrean, Valladolidi amesteko aukera eman zion Bidasoak. Hiru minutu falta zirela, berdintzea lortu zuten etxekoek. Hala ere, kanporaketa baten ondorioz jokalari bat gehiagorekin ekin zioten irundarrek azken erasoari. Baina ez zuten gola lortu, eta puntu bakarrarekin itzuli ziren etxera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario