ERRUGBIA
STADE
HENDAIA 26-19 FLEURANCE
Joan den urteko abenturaren
ondoren, Fédérale 2 ligara itzuli da Stade Hendaia. Ondo abiatu da gainera
Daniel Larretxearen taldea. Indarra eman dion garaipena lortu du lehen jardunaldian,
Fleuranceren kontra. 800 zale inguru bildu ziren igandean Ondarraitzen, hendaiarren
lehen partida zuzenean ikusteko. Hasiera zirraragarria eskaini zuen taldeak, eta bi entsegu lortu zituen ordu erdia betetzerako. Hortik aurrera, nagusi izan zen Hendaia
lehen zatian. 17-6ko markagailuarekin hartu zuten jokalariek aldagelarako
bidea.
Bigarren zatian gora egin
zuen etxekoen akats kopuruak, eta ondo baliatu zituen Fleurancek aldea
murrizteko. Joko sinple bezain eraginkorrari esker, markagailuan hurbiltzea
lortu zuten kanpokoek. Hendaiak bukaerara arte sufritu behar izan zuen, baina
lehen lau puntuak eskuratu zituen. Aramits hartuko du Hendaiak bigarren
jardunaldian. Ondarraitzen izango da partida berriro, igandean 15:30etan.
1
|
ENT RUGBY MIELAN MIRANDE RABASTENS
|
4
|
1
|
ST PAUL SPORTS RUGBY
|
4
|
1
|
U S ARGELESIENNE
|
4
|
1
|
STADE HENDAYAIS
|
4
|
1
|
ST MEDARD EN JALLES R C
|
4
|
6
|
A S FLEURANTINE
|
1
|
6
|
F C LOURDES XV HAUTES PYRENEES
|
1
|
8
|
U S NAFARROA
|
0
|
8
|
U S MORLANAISE RUGBY
|
0
|
8
|
ENTENTE ARAMITS ASASP
|
0
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario