Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/24

Urrats handia eman du Hondarribiak

Zortzi puntuko aldea daukate berdeek sailkapenean

ARRAUNA
Etxeko banderak ihes egin dion arren, asebeteta bukatu du Hondarribiak asteburua. Zortzi puntuko errenta dauka liderrak, TKE San Miguel Liga bukatzeko lau jardunaldi gelditzen direnean. Aldea ez da behin betikoa, baina erabakigarria izan daiteke. Zarauzko asteburua txarra izan zen Hondarribiarentzat. Aste bete beranduago, egoera irauli egin du Ama Guadalupekoak.

Larunbatean denboraldiko bosgarren bandera irabazi zuten berdeek Nojan. Ohorezko Txandan, Urdaibairen markaren kontra borrokatu behar izan zuten Oriok eta Hondarribiak. Azken luzean Ama Guadalupekoak estropada hautsi zuen. Bost segundo atera zizkion San Nikolas ontziari. Tartean sartu zen gainera Bou Bizkaia, berdeei mesede eginez.

Konfiantzaz gainezka iritsi da Hondarribia igandeko estropadara. Lehen txandan, erakustaldia eman du Urdaibaik, ia erlojuaren kontra aritu arren, 19:50eko erreferentzia markatuz. Ondoren, estropada eremuaren baldintzek okerrera egin dute. Hala ere, ohorezko txandan, lan bikaina egin du Ama Guadalupekoak. Nagusitasunez irabazi du txanda, baina 20:06ko denbora egin du helmugako balizetara iristerakoan, bermeotarrek baino hamasei segundo gehiago.

Altxorra lortu du Hondarribiak
Urdaibaik eskuratu du beraz, Hondarribiko Bandera. Baina etxeko trainerua ere irabazle izan da. Baldintzen aldaketaren ondorioz, beste lau aurkari sartu dira Orioren aurretik. Hortaz, zortzi puntura zabaldu dute berdeek sailkapeneko aldea. Lau jardunaldi gelditzen dira, eta lider sendoa da Hondarribia.

SAILKAPEN OROKORRA:

1
HONDARRIBIA ORSA
161
2
ORIO BABYAUTO
153
3
KAIKU AMBILAMP
134
4
CABO
95
5
SAN JUAN IBERDROLA
93
6
TIRÁN PEREIRA
87
7
PORTUGALETE EULEN
84
8
ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA
70
9
SAN PEDRO ECOLMARE
64
10
ASTILLERO
62
11
URDAIBAI AVIA
55
12
PEDREÑA
17






Argazkiak: Unai Oiartzun.

Frantxis Gonzalez-Etxabarri Hondarribiako ordezkariaren adierazpenak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario