Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/20

Revin errusiarra da Bidasoak aukeratu duen laterala

Defentsarako pibotea da klubaren hurrengo helburua

ESKUBALOIA
Lehen lerroa osatu du Bidasoa-Irunek. Mikhail Revin fitxatu du ezker lateral posturako. Errusiarra da jokalaria, eta Europako ekialdeko hainbat taldetan aritu ondoren, Dijonen jokatu du azken denboraldian, Frantziako Lehenengo Mailan. 29 urte ditu Revinek, eta 2,06 metro da luze.

Defentsarako pibotea da Bidasoari falta zaion pieza. Ezker hegalean, Alexis Gimeno izango da Iñaki Caveroren bikotea. Kataluniarra taldearekin entrenatzen dabil, eta kontratua sinatuko du hurrengo egunotan. Bidasoan jokatutakoa da Gimeno. Joan den urtean Ereintzan aritu zen, eta Artalekura itzuliko da orain.

MIKHAIL REVIN (lnh.fr)

ALEXIS GIMENO (diariovasco.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario