Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/25

Porrotarekin hasi du denboraldia Real Unionek

Azken minutuan sartu zuen bigarren gola Huescak

FUTBOLA
HUESCA 2-1 REAL UNION
HUESCA: Dani Jiménez, Aythami, Scardina, Gaspar Gálvez, Morillas, Bernal (Manolin, 64’), Iñigo Ros, Sosa, Cabezas (José Gaspar, 55’), Camacho (Gassama, 77’), Guillen Martí.
REAL UNION: Otermin, Urkizu (Ibarbia, 84’), Azkoiti, Esnaola, Sagastibeltza, Rodellar, Silas, Eneko Romo, Juan Domínguez, Seguin (Ozkoidi, 88’), Galan (Goikoetxea, 87’).
GOLAK: 1-0: Gaspar (56’). 1-1: Eneko Romo (66’). 2-1: José Gaspar (89’).
EPAILEA: Sánchez Rico (Katalunia). Txartel horiak: Iñigo Ros (18’), Scardina (39’), Camacho (74’), José Gaspar (83’), Urkizu (27’), Juan Domínguez (44’).

Ligako lehen partida galdu zuen atzo Real Unionek Huescako Alcorazen. Aurkari gogorra izan zuen aurrean denboraldiari hasiera emateko. Sailkapenaren goialdean egoteko moduko armak badituela frogatu zuen talde aragoarrak, eta lehen hiru puntuak bildu zituen. Baina gogotik lan egin behar izan zuen txuribeltzak gainditzeko. Talde sendotzat hartzeko argudioak ditu Zulaikaren Real Unionek. Kokapenean eta mugikortasunean etxeko taldea gainditu zuen behin baino gehiagotan. Rodellarrek lehen abisua eman zuen gainera, baloia zutoinera bidali baitzuen atsedenaldiaren atarian.

Kornerretan iritsi ziren arratsaldeko lehen bi golak. Gasparrek sartu zuen 1-0ekoa Huescaren alde, 56.minutuan. Hamabi beranduago, Eneko Romok buruz baloia sarera bidali zuen. Golak indarra eman zion Real Unioni, eta gora egin zuen garaipenaren bila. Baina azken minutuan, Otermin lekuz kanpo zegoela ikusi zuen José Gasparrek. Jaurtiketa bikaina egin zuen zelai erditik, eta 2-1ekoa jarri zuen markagailuan. Sari handia bildu zuen Huescak, eta esku hutsik itzuli zen Union. Hala ere, hurrengo jardunaldietan puntu sorta biltzeko maila dutela erakutsi zuten txuribeltzek. Azken denboraldian txapeldun izan den Sestao River hartuko du Zulaikaren taldeak asteburuan Stadium Galen.



GOLAK:

20140824 S.D. Huesca - Real Unión from El Alcoraz on Vimeo.

SAILKAPEN OROKORRA:
1
3
2
3
3
3
4
3
5
3
6
3
7
3
8
3
9
1
10
1
11
1
12
1
13
0
14
0
15
0
16
0
17
0
18
0
19
0
20
0
futbolme:com

No hay comentarios:

Publicar un comentario