Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/03

Txapelketetan Hondarribiak ez du mailarik onena eman

ARRAUNA
Txapelketarik gabe gelditu da aurten Hondarribiko Ama Guadalupekoa. Gipuzkoakoan Orio izan zuen aurretik joan den astean. Euskadikoan eta Espainiakoan, Urdaibai izan da jaun eta jabe. Ostegunean Lekeition bizkaitarrei aurre egiteko gai izan zen Hondarribia, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, Bou Bizkaiaren erritmo biziaren aurrean. Sei segundo galdu zituzten berdeek urdinekiko. Baina atzean utzi zituzten gainontzeko aurkariak.

Asteburuan Castron jokatu duten Espainiako Txapelketan aldiz, traineru onenengandik urrun izan da Hondarribia. Larunbateko sailkapen estropadan huts egin zuten Orbañanosen mutilek. Txanda eta kalea kontran izan zituen, baina bere mailatik urrun egon zen Ama Guadalupekoa. Igandean gutxieneko helburua bete eta txanda irabazi du Hondarribiak. Baina Txapelketa eskuratzeko lehiatik kanpo gelditu da. Datorren asteburuan San Miguel Liga itzuliko da, Galizian jokatuko diren azken bi estropadekin. Lidertza mantentzen ahaleginduko da Hondarribia horietan.


Entzun Hondarribia Arraun Elkarteko Edorta Kanpandegiren balorazioa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario