Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/04

Taldea osatzen hasi da Bidasoa-Irun

Bosniako bi jokalari fitxatu ditu elkarte irundarrak

ESKUBALOIA
Uda gorabeheratsua izan du orain arte Bidasoa-Irunek. Hala ere, behin Ohorezko B Mailan jokatuko duela jakinda, taldea osatzen hasi da. Pedja Dejanovic bosniarra joan den astean iritsi zen. 31 urteko atezaina da Dejanovic. Asteburu honetan, beste bi jokalari fitxatu ditu Bidasoak.

Horietako bat, taldeko bigarren bosniarra izango da da. Amer Zildzic hain zuzen ere, lehen lerroko jokalaria. Zentral edo lateral postuan aritu daiteke. Beste fitxaketa, Pedro Fuentes pibotea da. Ciudad Realen dagoen Manzanares herrikoa da Fuentes, 27 urte ditu eta esperientzia handia, Puente Genil, Naturhouse La Rioja edo Toledo taldeetan.

Beste pibote batekin akordioa istear dago gainera Bidasoa. Alex Aguilar da, 23 urteko baionarra. Bordeleko Girondins-en aritu da azken denboraldian, Frantziako Bigarren Mailan. Bidasoarekin entrenatzen ari da, baina momentuz ez du kontratua sinatu. Taldea utziko duena, aldiz, Asier Aranburu izango da. Azken urteotan kapitain izan denak, sare sozialen bidez jakinarazi du ez duela Artalekun jokatzen jarraituko.

Azkuek brontzea lortu du Europako Txapelketan

Jon Azkue Bidasoako jokalariak brontzezko domina eskuratu du junior mailako Europako Txapelketan. Espainiako selekzioarekin aritu da oriotarra, eta 29-27 irabazi zion atzo bere taldeak Danimarkari, hirugarren eta laugarren posturako lehian. Jokalari onenaren saria jaso zuen zentralak partida horretan. Atsedena hartu ahal izango du hurrengo egunotan Azkuek Bidasoarekin entrenatzen hasi aurretik. 


PEDRO FUENTES (elcorreo.com)

PEDJA DEJANOVIC (scsport.ba)

AMER ZILDZIC (eurohandball.com)


No hay comentarios:

Publicar un comentario