Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/29

Bigarren postuan dago Areitio Munduko Kopako sailkapenean

Hirugarren izan da hondarribiarra bigarren proban

TRIALSINA
Hirugarren izan zen Ion Areitio asteburuan Pra Loupen (Frantzia) egin zen Munduko Kopako bigarren proban. Emaitza horri esker, sailkapeneko bigarren postura igotzea lortu du. Gainera, Para Loupeko superfinalean bigarrena oso gertu izan zuen hondarribiarrak. Lehenengo proban bezala, bigarrenean ere Abel Mustieles aragoarra izan zen onena. Sailkapeneko lidertza sendotu du horrela. Bigarren Raphael Pils alemaniarra sailkatu zen, 30 punturekin, eta bakarra atera zion Areitiori.

Gorka Susperregi 33.izan zen Pra Loupen. Lehen bi probetan 89 puntu bildu ditu hondarribiarrak, proba guztiak egiteko asmoa duen lehenengo urtean. Munduko Kopako hurrengo proba abuztuaren 21ean jokatuko dute Meribelen (Frantzian). Sei proba dira guztira, eta ondorengoak irailean jokatuko dituzte: 1ean Lillehammerren (Norvegia), 19an Moutierren (Suitza) eta 26an Anberesen (Flandria).

SAILKAPENA
1.go: Abel Mustieles. 400 puntu.
2.Ion Areitio. 265 puntu.
3.Raphael Pils. 260 puntu.
4.Rick Koekoek. 250 puntu.
5.Lucien Leiser. 210 puntu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario