Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/28

Trkulja da Bidasoaren azken fitxaketa

Hiru jokalari bosniar izango ditu Boleak bere esanetara

ESKUBALOIA
Ohorezko B Mailan irtengo zela berandu jakin zuen arren, dagoeneko taldea osatu du Bidasoak. Goran Trkulja izan da azken fitxaketa. Aurten Bosnia-Herzegovinatik Artalekura iritsitako hirugarren jokalaria da. 29 urte ditu, eta 1’98 metro da luze. Defentsan espezialista den pibotea da, Boleari falta zitzaion pieza bakarra. Bosniako RK Borak taldean Dejanovic atezainarekin batera aritu zen.

Berdinketa Orion
21-21 berdindu zuen atzo Bidasoa-Irunek Amenabar Zarautzen kontra. Orion jokatu zuten Euskal Kopako bigarren jardunaldiko partida, Kilometroak festaren alde. Berdinduta bukatu zuten Ohorezko B Mailan ariko diren bi talde gipuzkoarrek. Bihar Naturhouse La Riojaren kontra ariko da Bidasoa Donostian, Egiako Txapelketako finalerdian (18:00).

GORAN TRKULJA (eurohanball.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario