Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/31

Lehen puntua bildu du Real Unionek

Jorge Galanek egin ditu txuribeltzen bi golak

FUTBOLA
REAL UNION 2-2 SESTAO RIVER
REAL UNION: Otermin;Urkizu, Azkoiti, Sagastibeltza, Seguín; Alonso ( Ozkoidi 69’), Rodelllar, Silas (Mujika 79’), Romo, Domínguez; Galán (Goikoetxea 75’).
SESTAO RIVER: Domínguez; Cacho, Méndez, Resines, Sergio; Medina, Khous(Yanis 61’), Rubio( Lafuente 45’), Yacine Quasmi( Guerrero 45’), Jito, Ricky.
EPAILEA: Ruiz Álvarez (Asturias). Txartel horiak Sestaoko Eneko Rubiori, Mendezi eta Gerrerori.

Denboraldiko lehen puntua eskuratu zuen atzo Real Unionek Stadium Galen. Aurkari gogorra izan zuen aurrean, joan den urtean Bigarren Mailaren atarian gelditu zen Sestao River. Ikuskizun bizia eskaini zuten bi taldeek berdegunean. Partida berdindua izan zen, eta puntuen banaketarekin konforme agertu ziren entrenatzaileak prentsaurrekoan. Bizkaitarrek irteera hobea izan zuten, eta 6. minuturako abantaila hartu zuten markagailuan. Rodellar zelaitik kanpo zegoen, buruan benda jartzen zioten bitartean. Azkoitik baloia urrundu nahi eta Khousi eman zion, eta Sestaoko jokalariak lehen gola sartu zuen.

Minutuek aurrera egin ahala,etxekoen jokoak hobera egin zuen. Rodellarrek eta Mikel Alonsok lan handia egin zuten zelai erdian. Tolosarrarenak izan ziren gainera lehen aukerak. Bi bider saiatu zen area kanpotik baloia atean sartzen. Sestao sendo aritu zen defentsan, baina txuribeltzen saiakerek saria izan zuten azkenean. Atsedenaldiaren atarian gol ederra sartu zuen Unionek. Alonsok orpoz utzi zion baloia Galani. Nafarrak atzelariei iskin egin zien, eta jaurtiketa gurutzatu batez baloia sarera bidali zuen. Momenturik onenean utzi zuten zelaia txuribeltzek, aldageletarako bidea hartzeko.

Bigarren zatian gorako joera mantendu zuen Unionek. 53.minutuan beste maisulan bat eskaini zuen Jorge Galanek. Zelai erdian baloia lapurtu bezain pronto, jaurtiketa bikaina egin zuen aurrelariak, atezaina gainditu eta bigarren gola sartzeko. Aurrerantzean partida kontrolatu nahi izan zuen Real Unionek. Hala ere, irundarren intentsitateak behera egin zuen pixkanaka, eta arriskua sortzen hasi zen Sestao. 73.minutuan, binakoa egin zuen Mendezek korner batetan. Zulaikak berak onartu zuen prentsaurrekoan, estrategia jokaldien defentsa landu behar duela taldeak. Aldaketak eginda, gol aukerak izan zituen Unionek azken txanpan. Lehen puntua bildu zuen azkenean. Uzta eskasa izan daiteke, lehen bi jardunaldietan txuribeltzek erakutsi duten mailaren ondoren.

Jorge Galán izan zen protagonista Stadium Galen (diariovasco.com)

Aitor Zulaika entrenatzailearen balorazioa:



SAILKAPENA:
1
6
2
6
3
6
4
4
5
4
6
4
7
4
8
3
9
3
10
3
11
3
12
3
13
2
14
1
15
1
16
1
17
1
18
0
19
0
20
0
futbolme.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario