Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/08/31

Eskura dauka liga Hondarribiak

Seigarren bandera irabazi dute berdeek

ARRAUNA
Zortzi puntuko aldea mantendu du Hondarribia Arraun Elkarteak asteburuan. Hortaz, bi jardunaldi gelditzen direla kontuan hartuta, ia erabakita utzi du San Miguel Liga. Denboraldiko seigarren bandera eskuratu dute gainera berdeek Bilbon. Edozein eremu eta baldintza gainditzeko gai dela erakutsi du aurten Ama Guadalupekoak.

Larunbatean hirugarren izan zen Hondarribia Portugaleten. Lehen kalean arraun egiteak kalte egin zion, baina ohiko erregulartasunari eustea lortu zuen. Oriok irabazi zuen bandera, eta Kaiku tartean sartu zenez, bi puntu kendu zizkion berdeen errentari. Kalte handiagoa saihestu zuen hala ere Hondarribiak Ibaizabaleko uretan.

Igandeko jardunaldian bere nagusitasuna berreskuratu du Ama Guadalupekoak Bilbon. Ibaian eta erlojuaren kontra aritu arren, ontzi azkarrena izan da. Itsasbeheran jokatu dute estropada, oso ur gutxirekin. Hala ere, 19’20’’68ko denborarekin, estropada eremuko errekorra egin dute berdeek. Aurkari guztiak gainditu eta bandera eskuratu dute. “La Caixa” korona eskura dauka Hondarribiak.



SAILKAPEN OROKORRA:
1
HONDARRIBIA ORSA
183
2
ORIO BABYAUTO
175
3
KAIKU AMBILAMP
147
4
CABO
107
5
SAN JUAN IBERDROLA
104
6
PORTUGALETE EULEN
95
7
TIRÁN PEREIRA
95
8
ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA
80
9
SAN PEDRO ECOLMARE
78
10
URDAIBAI AVIA
75
11
ASTILLERO
73
12
PEDREÑA
19

No hay comentarios:

Publicar un comentario