Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/27

San Miguel Ligaren burua hartu du Hondarribiak

Hirugarren bandera eskuratu dute berdeek

ARRAUNA
Asteburu bikaina izan du oraingoan ere Hondarribia Arraun Elkarteak. Larunbatean Getxon denboraldiko hirugarren bandera eskuratu zuen. Igandean Zierbenan bigarren izan da, eta sailkapenean lidertza sendotu du. Lau puntu daude orain Hondarribiarren eta Orioren artean. Uztaileko estropadak bukatuta, errenta baliotsua daukate berdeek. Traineru guztietan erregularrena izan da orain arte Ama Guadalupekoa.

Getxon, Bizkaiko lehen estropadan, nagusitasuna erakutsi zuen Hondarribiak. Oriotarren lehen txanpari eutsi ondoren, estropadaren erditik aurrera maila handia eman zuen Ama Guadalupekoak. 19’39ko marka egin zuten Orbañanosen mutilek. Oriok ezin izan zuen erritmoa mantendu, eta zazpi segundo beranduago iritsi zen helmugara. Kaiku hirugarren izan zen, zigorra jaso ondoren.

Igandean Zierbenan lehia estua izan du Hondarribiak Urdaibairekin. Estropada osoan zehar pareko ibili dira bi ontziak, baina Bou Bizkaiak hartu du azken olatua, eta hiru ehuneneko azkarrago bukatu du lana. Bermeotarrek astindu dute bandera, baina hondarribiarrek sari handia lortu dute. Orio seigarren izan da estropadan, eta lau puntukoa da orain aldea sailkapen nagusian. Bi aste barru saiatuko dira horiak lidertza berreskuratzen. Galizian izango ditu hurrengo hitzorduak San Miguel Ligak. Lehenago, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak egongo dira jokoan.




SAILKAPEN OROKORRA:
1
HONDARRIBIA ORSA
96
2
ORIO BABYAUTO
92
3
KAIKU AMBILAMP
79
4
SAN JUAN IBERDROLA
55
5
TIRÁN PEREIRA
54
6
CABO
52
7
PORTUGALETE EULEN
52
8
ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA
50
9
ASTILLERO
36
10
SAN PEDRO ECOLMARE
36
11
PEDREÑA
8
12
URDAIBAI AVIA
-4

Entzun Hondarribia Arraun Elkarteko Edorta Kanpandegiren balorazioa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario